Code.org unitate didaktikoak. Ikasleen fitxak euskaraz

Aspaldidanik erabiltzen dut code.org ikasleekin eta oso plataforma interesgarria da programatzen ikasteko (eta ia ia guztiz euskaratua gainera).
Azken aldian web orrian gehiago sakondu eta oso unitate didaktiko interesgarriak topatu ditut, xehetasunez betetako gida pedagogikoekin. Informazio guztia (ingelesez) bertan aurkitu dezakezue:

https://code.org/educate/csp

Kurtso osorako gida dago eta honako gaiak jorratzen dira:

  • Internet
  • Informazio digitala
  • Algoritmoak eta programazioa
  • Big data eta pribatutasuna
  • Appak eraikitzen
 Nire ikasleekin hirugarren gaia lantzen nabil eta oso interesgarria egiten ari zaie. Bide horretan, ikasleei banatu behar zaizkien txostenak euskaratzen nabil eta karpeta publiko honetan zintzilikatzen joango naiz norbaitek erabili nahiko balitu edo...

Ikasleen fitxak eta gida didaktikoa

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa