Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2017

Autodesk circuits

Autodesk autocad programa famatuaren sortzailea da baina beste zenbait tresna interesgarri ere baditu. Kasu honetan Autodesk circuits aurkeztu nahi dizuet.
Tresnan sartzeko: https://circuits.io/
Online erabiltzeko tresna da eta zirkuitu konplexu eta sinpleak diseinatu eta simulatzeko baliagarria.
Garai batean erabiltzen genuen (eta oraindik ere ikusten dugun) Crocodile clipsen antzera dabil baina askoz ere ahaltsuagoa iruditzen zait.
Arduinoak eta sistema konplexuak ere erabil daitezke eta gainera adibidez josia dago. Erabili ahal izateko izena eman behar da baina doako zerbitzua da.

Gero sortutako emaitzak gainera blog eta web orrietan txertatu daitezke simulazioak argitara emanez. Hemen azpian adibide xinple bat:


Moodlen aurrerapen barra

Irudia
Askotan entzun dugu Moodle ez dela oso polita eta "aspergarri itxura" duela. Alde batetik egia den arren baditugu tresnak Moodle erakargarriagoa egiteko.
Oraingo honetan aurrerapen barra azalduko dizuet.
Kontutan hartu aukera hau erabili ahal izateko ariketek osaketa balioa eduki beharko dutela. (osatu/ez osatu).
Barra honen bidez ikasleak (eta irakasleak) egindako aurrerapena oso modu grafikoan ikusiko du.
Barra hau gehitzeko gure moodle ikastaroa ireki, edizioa aktibatu eta gero Gehitu blokean "aurrerapen barra" gehitu beharko dugu.


Aurrerapen barra horretan kontutan hartzea nahi ditugun ariketa guztiak gehitu ahal izango ditugu.

Azkenik barra beste edozein bloke bezela gure ikastaroan gehitu dezakegu.


Aukera oso interesgarria da ikasle guztien barrak ikusteko aukera ematen digula irudian ikus dezakezuen moduan:




MBlock Linuxerako bertsioa

Irudia
Ikastetxean mbot motako robotak erabiltzen ditugu Robotika irakasgaian. Robot hauek Scratch moduko interfazea duen programa batekin programatu egiten dira eta ikasleek bai programazioa eta bai muntaia lantzen dituzte.



Hardware librea zela saltzen zuten arren, robotak programatzeko aplikazioa (mblock izenekoa) bakarrik Windows eta MacOs sistema eragileetan zebilen.

Horren ondorioz arazo ugari izan ditugu Eskola 2.0 portatiletan martxan jartzeko (Windows, Wine eta horrelako soluzio txarrak emanez).
Zegoen eskaera kontutan hartuta duela 15 egun inguru Linux bertsioa ere argitaratu zuten. Kriston poza eman zidan berriak baina oraindik frogak egiteko zeuden. Web orrian jartzen duenez arazorik gabe dabil Ubuntu 14.04 eta 16.04 bertsioetan. Konprimatutako fitxategi bat da, deskargatu, erauzi eta zuzenean (portable bat balitz bezela) exekutatzen dena.
Helbide honetan duzue deskargatzeko
Ikasleen ordenagailuetan probatu nuen bai ikasle kontuarekin eta bai administrari kontuarekin. Programa biek…