Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2016

Sketchup online

Irudia
Aspalditik ikasleekin erabiltzea gustatzen zaidan programa da Sketchup. 3D modeloak egiteko tresna erraza da eta batez ere teknologiako ikasgaiean asko erabili izan dudana. Arazoa beti izan da ez zeukala Linuxerako bertsiorik eta nahiz eta bertsio hori atera ez den, online bertsioa dago orain. Ubuntu 16garren bertsioan probatu dut firefoxekin eta itxura polita dauka. Frogatzeko hemen duzue helbidea.

OpenBoard: arbel digitalentzako programa

Irudia
Aspaldidanik eskoletan ditugun arbel digitalak maneiatzeko programak ibiltzen ditugu. Linuxen aukera ona OpenSankore programa izan da baina aspaldi proiektu hila da. Sarean bilatzen programa berpizten duen proiektua aurkitu dut.

Horren ondorengoak SmartBoard du izena eta Linux,Mac eta Windowserako bertsioak eskeintzen ditu. Ubunturen kasuan .deb paketea dakar instalatzeko moduan (14.04 eta 16.04 bertsioetarako bana). Web orritik jeitsi eta instalatzea besterik ez dago.