OBS: pantaila grabatzeko programa

Ikasleentzako edo ikasleekin bideo tutorialak egiteko tresna aproposa da OBS. Pantailan gertatzen dena grabatzeaz gain beste aukera mordoa eskaintzen ditu.
Lehenik eta behin instalazioa burutuko dugu (Ubuntu 16.04n kasu honetan baina 14.04rako ere baliagarria da):

1. Lehenik ffmpeg liburutegiak behar ditugu eta hauek instalatu. Horretarako honako kodeak terminalean idatziko ditugu:

sudo apt-add-repository ppa:kirillshkrogalev/ffmpeg-next
sudo apt-get update
sudo apt-get install ffmpeg

2. Bigarrenik programa bera instalatuko dugu berriro ere terminalean aginduak idatziz:

sudo apt-add-repository ppa:obsproject/obs-studio
sudo apt-get update
sudo apt-get install ffmpeg obs-studio

Orain programa abiarazi dezakegu. Honako itxura dauka. Bertan bideoan agertu nahi ditugun atalak gehitzen goaz (pantaila, bideo bat, kamera, soinua... ). Goiko karratuan bakoitzari nahi dugun tamaina jarriko diogu.


Adibide honetan, webcama, pantaila eta irudi bat daude.
Bideoa grabatzen hasteko 'Hasi grabazioa' klikatu beharko dugu eta bukatzeko 'Gelditu grabazioa'.

Programak aukera gehiago eskaintzen ditu, adibidez streaminga zuzenean egitea zenbait plataformetan. Behean uzten dizuet adibide bideo bat.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak