Gimp Open365en

Open 365etaz hitz egin dut aurreko posten batean. Google Driven alternatiba irekia dela esan dezakegu. Oraindik nahiko berdea dagoen arren ematen du proiektuak bizirik jarraitzen duela eta azken bertsioan Gimp irudi-editorea erabili dezakegu. Agian ez da modurik onena on-line moduan lan egitea horrelako programa ahaltsu batekin, baina iruditu zait nahiko ondo dabilela eta zenbait edizio xinple egiteko baliagarria izan daitekeela.




Bestalde LibreOfficeko erremintak ere orain azkarrago funtzionatzen dutela iruditzen zait. 
Ea proiektuak bide onean jarraitzen duen eta benetako alternatiba bihurtzen den.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa