Open 365: Lehenengo inpresioak (eguneratua)

Aurreko postean aipatu moduan Open 365 kalean da. Google Driven bertsio irekia izan daitekeena.
Lehenengo inpresioak bildu nahi izan ditut post honetan, sartu eta lehenengo inpresioa oso ona da. Izena emateko aukera ematen du oso modu errazean eta itxura aldetik oso profesionala. 20GB eskeintzen dizkigu dohainik.
Behin gure kontua sortu dugunean honako panela aterako zaigu.



Bertan disko gogor moduko bat dago, dropboxen itxura daukana. Badaude gure fitxategiak eta baita konpartitutakoak ere. Bestalde taldeak izeneko fitxa bat dago. Bertan ematen du taldeetan fitxategiak eta konbertsazioak partekatu daitezkeela baina norbaiten laguntza beharko dut atal hori probatzeko.  Taldeak ondo sortzen badira ere gero bertan partekatutako fitxategiak bakarrik sortu dituenak ireki ditzake besteari errorea ematen baitio. Frogetarako Alex Gabilondoren laguntza eduki dut. Eskerrikasko!

Online aplikazioak
Eskaintzen dituen aplikazioak LibreOfficekoak dira: Writer, Impress eta Calc dauzkagu, eta guztiz online erabiltzeko aukera ematen du. Beste alde batetik korreoa ere eskeintzen du.
Aplikazio hauek probatzerakoan esperientzia ez da guztiz ona izan. Aplikazioak oso osorik daude eta oso potentzial handia dute beraz, baina abiadura aldetik sentsazioak ez dira oso onak.
Hala ere lehenengo beta izateko hasiera ona dela esan daiteke. Ea proiektua aurrera doan eta alde horretatik hobetzen den. 
Ez dakit aldibereko kooperazioak egin daitezkeen fitxategi baten gainean (norbaiten laguntza beharko nuke hori forgatzeko). Momentuz gauzak konpartitzeko aukera dagoen arren ez dugu lortu bi pertsonek fitxategi berdinaren gainean lan egitea errorea ematen baitu.  
Irudian ikus daiteke Libreoffice Writer fitxategi bat.


Bestalde korreo daukagu. Mahaigaineko aplikazio baten inpleentazio itxura dauka eta uste dut zerbait garbiago egin beharko luketela. Hala ere bere funtzioa betetzen du eta korreo bat arazorik gabe bidali dut (aplikazioa ere nahiko mantso dabilen arren).
Bezeroak
Windows, Linux eta Mac bezeroak dauzka. Oso albiste ona Linuxerako bezeroa hasiera hasieratik edukitzea (Google Drivekoa ematen du ez dela agertuko). Bezero hauekin fitxategiak sinkronizatu egiten dira ordenagailuan. Linuxerako bertsioa Ubunturako deb fitxategia da eta instalatzeko erraza.Windowsekoa probatzeko aukera izan dut eta arazorik gabe dabil, Linuxekoak ematen du ez duela funtzionatzen.
Beste alde batetik Android eta Ios bertsioak ere badaude. Androiderako bertsioa probatu dut. Bertan gure fitxategiak ikus ditzakegu baina ezin dira editatu. Konpartitu eta mugitu daitezke. Itxura aldetik garbia eta profesionala iruditzen zait.



Argi dago asko daukala hobetzeko baina ala ere iruditzen zait oso albiste ona dela Open 365 gure artean edukitzea. Ikusiko dugu zer eman dezakeen aurrerantzean.



Iruzkinak

  1. Ala ere, berriro ere empresa batek sortu du, eyeOS, eta oraindik ezin da kodigoa ikusi... open ez dakit benetan izango den, eta komunitate bat gabe atzetik , zaila izango da mantentzea denboran zehar. Baina eskerrikasko elkarbanatzeagatik aplikazioa !

    ErantzunEzabatu
  2. Google drive linuxen erabiltzeko insync ( https://www.insynchq.com/) erabiltzen dut. Gmail kontu bat baino gehiago sinkronizatu daitezke, kontu bakoitza 20€ren truke.

    @aldakur
    http://www.aldakur.net

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai,
      Esan nahi nuen Googlek berak ez daukala bezero ofizialik.

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa