Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2016

Open 365: Lehenengo inpresioak (eguneratua)

Irudia
Aurreko postean aipatu moduan Open 365 kalean da. Google Driven bertsio irekia izan daitekeena.
Lehenengo inpresioak bildu nahi izan ditut post honetan, sartu eta lehenengo inpresioa oso ona da. Izena emateko aukera ematen du oso modu errazean eta itxura aldetik oso profesionala. 20GB eskeintzen dizkigu dohainik.
Behin gure kontua sortu dugunean honako panela aterako zaigu.



Bertan disko gogor moduko bat dago, dropboxen itxura daukana. Badaude gure fitxategiak eta baita konpartitutakoak ere. Bestalde taldeak izeneko fitxa bat dago. Bertan ematen du taldeetan fitxategiak eta konbertsazioak partekatu daitezkeela baina norbaiten laguntza beharko dut atal hori probatzeko. Taldeak ondo sortzen badira ere gero bertan partekatutako fitxategiak bakarrik sortu dituenak ireki ditzake besteari errorea ematen baitio. Frogetarako Alex Gabilondoren laguntza eduki dut. Eskerrikasko!
Online aplikazioak Eskaintzen dituen aplikazioak LibreOfficekoak dira: Writer, Impress eta Calc dauzkagu, eta guztiz onl…

Open 365: Google Drive/Office365ren bertsio irekia

Irudia
Open 365 deitzen da eta google Docs antzekoa da baina Libreoffice erabiltzen du eta beste plataforma irekiak. Oso berri ona niretzako. Azken finean googlen pean egon gabe egon gaitezke eta lainoko aplikazio duin bat erabili.
Beta bertsioan dago eta dohakoa da momentuz. Hona hemen helbidea: https://cloud.open365.io/
Frogak egin eta gehiago idatziko dut aurrerantzean.


Dispositiboen iraultza?

Irudia
Eskoletan, dispositiboen eztabaida puri-purian daukagu. Zein da egokiena? PC-ak., tabletak, chromebookak? Blog honetan software librearen aldeko apostua egiten dut baina beste plataforma batzuk erabiltzen dira eskoletan eta hori ukaezina da. Ikusten da hezkuntzaren arloa oso interesekoa dela konpainia handientzat, eta bai Google eta bai Microsoft bide horretan ahaleginak egiten ari direla. Bada, ematen du, Googlek apostu gogorra egin behar duela, bere chromebook dispositiboekin. Probatzeko aukera eduki dut eta tresna interesgarriak iruditzen zaizkit (batez ere prezioarengatik) baina motz geratzen dira gauza asko egiteko. Orain arte behintzat dena (edo ia dena) online egiteko pentsatua zeuden. Ematen du orain Googlek beste bultzada bat eman nahi diela eta ChromeOs eta Androiden arteko konbergentzia bilatuko duela. Irakurri dudanez Google Playko aplikazioak Chromebooketan exekutatzeko aukera egongo da. Honek aukera zabalak ekarriko ditu eta Google beste plataformen aurretik jarri dezak…

Ubuntu 16.04 kalean da

Irudia
Ubunturen 16.04 bertsioa kalean da gaurtik aurrera. Xenial Xerius izenarekin kaleratuko duten bertsioa, helbide hontan jeitsi dezakezue dohainik: http://www.ubuntu.com/download
Aipatzekoa da LTS bertsioa dela, hau da, mantenu luzea edukiko duela.


Laister ordenagailuan probatu eta nire iritzia emango dut blogean. Egon adi!



Moodle eta gamifikazioa: Andoni Sanzen web orria

Irudia
Moodle oso tresna potentea den arren, askotan oso kurtso luzeak sortzen ditugu gauza bat bestearen atzetik kokatuta zerrenda oso luzeak sortuz.
Hori ekiditeko eta gure moodle orriak interaktiboak egiteko, joku moduko estrukturak ezar daitezke gamifikazioa erabiliz.
Horri buruzko oso informazioa interesgarria ematen duen moodlea sortu du Andoni Sanzek. Bertan izen ematea dohakoa da eta kurtso oso bat egin dezakegu: Gamification with Haidei (ingelesez).


Hemen uzten dizuet helbidea https://andonisanz.gnomio.com/index.php?