2 nobedade Linuxerako

Aste honetan berri onak ditugu Linux eta software askeko erabiltzaileek. Bi nobedade garrantzisu ditugu: alde batetik Openshoten bigarren bertsioa agertu zaigu. Ematen duenez QTrako migrazioa egin dute eta honek errendimenduan hobekuntzak ekarriko ditu. Horretaz gain, animazioa leunagoak, autogordeketa eta beste zenbait berrikuntza ere badauzka. Momentuz beta fasean dagoen arren laister behin betiko bertsioa aterako da.



Gertutik jarraitu beharko dugu proiektu hau eta ea beingoz Linuxerako Bideo edizio programa ireki eta duin bat azaltzen den (gogoratu analisia).
Instalatu eta probatzeko Linuxeko terminalean honakoa idatziz egin dezakezue:

sudo add-apt-repository ppa:openshot.developers/libopenshot-daily
sudo apt-get update && sudo apt-get install openshot-qt
Bestalde Ring programaz hitz egin nahi dizuet. Aspaldi Linuxerako Skype bertsioa badagoen arren, oso bertsioa zaharkitua da eta aspaldian eguneraketarik ez duena. Horren ordezko ireki eta enkriptatua da Ring. Gainera plataforma anitzerako programa da eta segurtasunean eta enkriptazioan ditu bere oinarri nagusiak.
Ordenagailuetarako bertsioez gain Androiderako ere badu eta beraz komunikazioarako aitzakiarik ez du uzten.
Hemen daukazue jeitsi eta instalatzeko helbidea: https://ring.cx/en/documentation/how-to-download-ring

Iruzkinak

  1. OpenShot QTk hainbat hobekuntza du baina oraindik berde samar dago: lehen baino maizago ixten da eta, menua kendu diotenez, hainbat ataza egitea ez da bat ere intuitiboa. Dena den ari da eta azkenean lortuko du aplikazio erraza, indartsu eta egonkorra. Ordurako komeniko zen aplikazioaren lokalizazioa osatzea. Horretan lagundu nahi duenak helbide honetan egin dezake: https://translations.launchpad.net/openshot/2.0/+pots/openshot/eu/

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa