Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2016

2 nobedade Linuxerako

Irudia
Aste honetan berri onak ditugu Linux eta software askeko erabiltzaileek. Bi nobedade garrantzisu ditugu: alde batetik Openshoten bigarren bertsioa agertu zaigu. Ematen duenez QTrako migrazioa egin dute eta honek errendimenduan hobekuntzak ekarriko ditu. Horretaz gain, animazioa leunagoak, autogordeketa eta beste zenbait berrikuntza ere badauzka. Momentuz beta fasean dagoen arren laister behin betiko bertsioa aterako da.



Gertutik jarraitu beharko dugu proiektu hau eta ea beingoz Linuxerako Bideo edizio programa ireki eta duin bat azaltzen den (gogoratu analisia).
Instalatu eta probatzeko Linuxeko terminalean honakoa idatziz egin dezakezue:

sudo add-apt-repository ppa:openshot.developers/libopenshot-daily sudo apt-get update && sudo apt-get install openshot-qt Bestalde Ring programaz hitz egin nahi dizuet. Aspaldi Linuxerako Skype bertsioa badagoen arren, oso bertsioa zaharkitua da eta aspaldian eguneraketarik ez duena. Horren ordezko ireki eta enkriptatua da Ring. Gainera plataf…