Class Dojo

Askotan klaseko jarrera hobetzeko asmotan ikasleen jarrera ebaluatzen dugu (edo saiatzen gara behintzat). Hori modu egokian egitea ez da erraza eta kosta egiten zaigu.
Aplikazio honek modu errez eta dibertigarrian ahalbidetzen digu guzti hori kontutan hartzea. 

Ordenagailuan erabiltzeko online bertsioa daukagu eta baita android eta IOs erako bertsioak ere.
Aplikazioan taldeak sortu behar ditugu eta bertan gure ikasleak sartuko ditugu. Baita klasean ebaluatu nahi ditugun jarrerak definitu ere. Jarrera hauek positiboak zein negatiboak izan daitezke.


Ikasle bakoitzak bere pertsonaia diseinatuko du (munstro antzeko batzuk ditugu) eta honek "Gamifikazioa" sartuko du gure klaseetan. Ikasleek edozein momentutan ikus ditzakete haien puntuak.


Programak hainbat aukera ematen ditu gurasoekin ere informazioa konpartitzeko edo eta argazkiak partekatzeko, baina nire ustez aukera onena ikasleekin sor dezakeen interakzioa da.

Programa Egape Ikastolako Juan Villar irakaslearei esker ikasi nuen beste gauza oso interesgarrien artean. Hemen uzten dizuet bere web orria:

https://t.co/DClscz9XvR

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa