Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2016

Eskola digitala topaketak

Irudia
Azken bi egunetan Durangon ospatu diren Eskola Digitalaren jardunaldietan egon naiz. Bertan zenbait hitzaldi eta tailer egon dira, gehienbat hornitzaile eta argitaletxeen zenbait ordezkariek emanda. Hauen partehartzea ezinbestekoa dela ematen du horrelako jardunaldietan, eta hor egon gara, PC, Mac, Ipad, Chromebook eta horrelako aparatuen artean galdurik.


Zenbait eskoletako esperientziak ikusi ditugu. Batzuk gehiago gustatu zaizkit eta batez ere nabarmenduko nuke Elgoibar Herri eskolaren esperientzia polit bat. Haien blogean informazio ugari aurki dezakezue: http://elgoibargymkana.blogspot.com.es/. Bertan oso proiektu interesgarria aurrera eraman zuten eskola 2.0ko eramangarriak eta ikasleen eta gurasoen mugikorrak erabiliz. Honek frogatzen du ez dela hain garrantzitsua zein den gure soportea (azpiegitura eta konektibitate egokia edukita) eta bai irakasleen eta ikasleen lana eta gogoa. 2:35:16 minututik aurrera ere ikusgai daukazue.
Bestalde  ere nabarmenduko nuke. Ferna…

Class Dojo

Irudia
Askotan klaseko jarrera hobetzeko asmotan ikasleen jarrera ebaluatzen dugu (edo saiatzen gara behintzat). Hori modu egokian egitea ez da erraza eta kosta egiten zaigu. Aplikazio honek modu errez eta dibertigarrian ahalbidetzen digu guzti hori kontutan hartzea. 
Ordenagailuan erabiltzeko online bertsioa daukagu eta baita android eta IOs erako bertsioak ere. Aplikazioan taldeak sortu behar ditugu eta bertan gure ikasleak sartuko ditugu. Baita klasean ebaluatu nahi ditugun jarrerak definitu ere. Jarrera hauek positiboak zein negatiboak izan daitezke.

Ikasle bakoitzak bere pertsonaia diseinatuko du (munstro antzeko batzuk ditugu) eta honek "Gamifikazioa" sartuko du gure klaseetan. Ikasleek edozein momentutan ikus ditzakete haien puntuak.

Programak hainbat aukera ematen ditu gurasoekin ere informazioa konpartitzeko edo eta argazkiak partekatzeko, baina nire ustez aukera onena ikasleekin sor dezakeen interakzioa da.

Programa Egape Ikastolako Juan Villar irakaslearei esker ikasi n…