Nola bilatu material askea?

Askotan, gure klasetarako materiala bilatzerakoan ez dugu nahi duguna aurkitzen (batez ere euskaraz) eta gure material propioa sortzea tokatzen zaigu. Material hau sortzerakoan interneten topatutako edozer erabiltzen dugu. Honek desabantaila bat dauka, jabedun materiala erabiltzen badugu gero material hori konpartitzereakoan arazoak eduki ditzakegu eta berriro ere lehenengo puntura bueltatzen gara, zeinetan ez dugun materialik aurkitzen.
Hau ekiditeko material askea erabiltzeko aukera daukagu; hau da, berrerabiltzeko eta moldatzeko aukera ematen digun materiala. Badaude lizentzia ezberdinak, horien artean creative commons dira ezagunenak.
Gainera ez dugu ahaztu behar ikasleen gaitasunak lantzerakoan, curriculumean azlatzen den gaia dela lizentzien asuntoa. 
Material hau bilatzea ez da oso zaila eta zenbait aukera azalduko ditut hemen:

Google

Google bilatzaileak badu aukera bakarrik mota honetako materiala bilatzeko. Horretarako goiko eskubiko horzdun gurpilean klikatu eta bilaketa aurreratua aukeratuko dugu:


Ondoren agertuko zaizkigun aukeretatik, badago bat lizentziari dagokiona. Bertan emango diogun erabileraren arabera aukera dezakegu:


Horrela aurkitutako emaitzak, lasai lasai erabili (hau esango nuke edozein materialekin egin daitekeen gauza dela) eta batez ere partekatu ditzakegu.

Let's cc

Bilatzaile honek bakarrik creative commons lizentzia duen material bilatzen du. Honako helbidean aurkitu dezakezue:

Flickr

Flickr irudiak gorde eta partekatzeko dagoen sare sozial modukoa da. Bertan gure argazkien lizentzia ezartzen dugunez, badago jende asko lizentzia hori creative commons motakoa jartzen duena.
Bilaketa bat egiten dugunean badauka aukera lizentzia mota aukeratzeko:

Musika

Musika bilatzeko badaude zenbait web orrialde interesgarri:

Youtube

Youtubeko bilatzaileak ere ematen du aukera creative commons lizentziadun materiala bilatzeko:

Open Clipart

Klipart moduko irudiak oso erabilgarriak dira gure lanetarako eta dagoen galeria garrantzitsuenetakoa hau da: https://openclipart.org/
Badaude beste errekurtso batzuk baina hauek iruditzen zaizkit garrantzitsuenak. Errekurtso hauek erabiltzerakoan gogoratu jatorria aipatzen eta begiratu ondo zein lizentzia mota den creative commons barruan. Gainera zuen edukiak ere creative commons izango dira horrelako materiala erabiltzekotan eta hori adieraztea ondo legoke.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa