Moodle 3.0 kalean da

Azken urteotan ia ikastetxe guztietan darabilgkigun plataforma da moodle. Gaur bere hirugarren bertsioa kaleratu dute.
Moodle.org en argitaratu dutenez ez dakar aldaketa radikalik baina bai hobekuntza mordo bat. Agian ez da eskola batean inplantatzeko bertsiorik egokiena normalean bertsio berriak "pulitu" gabe egoten direlako baina saltseatzen hasteko instalatzea ez legoke gaizki.
Behean uzten dudan bideoan ikus ditzakezue aldaketa nagusienak.


Ikusitakoaren arabera ez dira aldaketa sakonak baina ematen du Moodle 3.1 eta 3.2 bertsioek ekarriko dituztela. Honela, 3.1ak konpetentzietan oinarritutako hezkuntza izango du izpide. Gainera moodle cloud garatzen ari da ere (zuzenean lainoan dagoen moodlea da, instalatu beharrik ez dagoena).
Ematen du moodlek etorkizun oparoa duela.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa