Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2015

Nola bilatu material askea?

Irudia
Askotan, gure klasetarako materiala bilatzerakoan ez dugu nahi duguna aurkitzen (batez ere euskaraz) eta gure material propioa sortzea tokatzen zaigu. Material hau sortzerakoan interneten topatutako edozer erabiltzen dugu. Honek desabantaila bat dauka, jabedun materiala erabiltzen badugu gero material hori konpartitzereakoan arazoak eduki ditzakegu eta berriro ere lehenengo puntura bueltatzen gara, zeinetan ez dugun materialik aurkitzen. Hau ekiditeko material askea erabiltzeko aukera daukagu; hau da, berrerabiltzeko eta moldatzeko aukera ematen digun materiala. Badaude lizentzia ezberdinak, horien artean creative commons dira ezagunenak. Gainera ez dugu ahaztu behar ikasleen gaitasunak lantzerakoan, curriculumean azlatzen den gaia dela lizentzien asuntoa.  Material hau bilatzea ez da oso zaila eta zenbait aukera azalduko ditut hemen: Google Google bilatzaileak badu aukera bakarrik mota honetako materiala bilatzeko. Horretarako goiko eskubiko horzdun gurpilean klikatu eta bilaketa aur…

Moodle 3.0 kalean da

Irudia
Azken urteotan ia ikastetxe guztietan darabilgkigun plataforma da moodle. Gaur bere hirugarren bertsioa kaleratu dute.
Moodle.org en argitaratu dutenez ez dakar aldaketa radikalik baina bai hobekuntza mordo bat. Agian ez da eskola batean inplantatzeko bertsiorik egokiena normalean bertsio berriak "pulitu" gabe egoten direlako baina saltseatzen hasteko instalatzea ez legoke gaizki.
Behean uzten dudan bideoan ikus ditzakezue aldaketa nagusienak.


Ikusitakoaren arabera ez dira aldaketa sakonak baina ematen du Moodle 3.1 eta 3.2 bertsioek ekarriko dituztela. Honela, 3.1ak konpetentzietan oinarritutako hezkuntza izango du izpide. Gainera moodle cloud garatzen ari da ere (zuzenean lainoan dagoen moodlea da, instalatu beharrik ez dagoena).
Ematen du moodlek etorkizun oparoa duela.

CODE.org Euskaraz %100

Irudia
Asteburuan, eta donostiako informatika fakultatean UEUk antolatutako IEB2015Informatikari Euskaldunen X. Bilkuraren barruan, code.org euskaratzeko maratoia egin zuten.




Han bildutakoek egindako lanari esker code.org %100ean euskaratuta dago. Orain euskaratutako hori onartzea bakarrik falta da. Informazio gehiago hemen daukazue: http://www.diariovasco.com/sociedad/201511/07/code-euskaraz-20151107174735.html

ZORIONAK han egon ziren guztiei!

Blender

Irudia
Askotan software librean ez dira aurkitzen sotware pribatiboan bezain ahaltsuak diren programak (nahiz eta hau gero eta gutxiagotan gertatzen den). 3D edizioaren kasuan aldiz badaukagu programa guztiz ahaltsu eta profesionala gure lanerako: Blender hain zuzen ere. Programa honekin 3D diseinuak, animaizoak eta jokuak egin daitezke.

Aspaldi garatzen ari diren programa da eta garapen hau zenbait pelikula irekien batera egiten ari dira. Duela gutxi Blender foundationek bere seigarrena plazaratu zuen hemen azpian ikusgai daukazuena. Honekin batera bere azken bertsioak ere argia ikusi du: 2.76.
Windows, Mac eta Linux bertsioak daude (http://www.blender.org/) eta Ubunturen kasuan instalazio zentrotik jeitsi daiteke.


Esan beharra dago Blender ez dela erabiltzeko programa erraza baina denborarekin bere interfazea fintzen joan dira eta gero eta intuitiboa dela esan dezakegu. DBH 4tik aurrera erabiltzeko aproposa izan daiteke. Nik ala egin dut eta emaitzak onak izan dira.   Master bukaerako lana…