Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2015

Ubuntun (eta beste Linux banaketetan) bideoa editatzea

Irudia
Ubuntun bideoa editatzen saiatu naiz bai etxean eta bai eskolan. Batzuetan arrakasta izan dudan arren askotan ez dut lortu nahi nuen emaitza edo gehienetan ez dut lortu programa nahiko establerik lan egiteko.  Egia da Linuxen urtetan zehar, zenbait bideo editore egon direla: Cinelerra, Openshot, Kino, KDEenlive... baina guztiek gauza batengatik edo bestearengatik arazoak sortu dizkidate edo ez dut lortu nahi nuen emaitza. Azken aldian gehienbat Openshot erabili dut baina ikasleekin azkeneko esperientziak nahiko txarrak izan dira: informazio galera, programa ixtea...  Hori ikusita beste bi alternatiba proposatzen ditut: bata xumeagoa eta software askea eta bestea askoz ahaltsuagoa eta software pribatiboa (baina dohakoa dena). Egia da orain arte froga gutxi batzuk baino ez ditudala egin baina nahiko positiboak izan dira.

Alde batetik bideo editatzeko tresna profesionala: Lightworks. Pelikula famatuak editatzeko erabili izan den softwarea da eta bere 12 bertsiotik aurrera Linuxerako esk…

CODE.org euskaratzen

Irudia
CODE.org programatzen ikasteko plataforma da. Aurreko sarreretan honi buruz hitz egin dizuet.
Udan, UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu nuen CODE.org euskarara itzultzeko ikastaro batetan.
Aurtengo Durangoko azokari begira, Code.org euskaraz prest eduki nahi da, bertan egiten diren ekintzak gure hizkuntzan burutu ahal izateko.







Gaur egun %27a dago itzulia eta hizkuntza bat publikatu egon dadin %75ak egon behar du. Horretan edozeinek lagun dezake eta esteka honetan badituzue argibideak http://ttiki.com/340756 nola egin ikusteko.
Animatu laguntzera eta ea lortzen dugun!


Oporretatik bueltan

Irudia
Opor luze (eta ustez merezitako) batzuen ostean blogari berriro heltzeko momentua iritsi da.

Kurtsoa aldaketa dexenterik datorkit: lan aldaketa, eta hezkuntza kontzertatutik publikorako saltoa. Gainera ordenagailua konpontzen eduki dut azken 2 hilabetetan. Honek guztiak kurtso hasiera mugitu xamarra ekarri dit eta orain arte blogerako astirik ez izatea.

Hala ere indarberrituta eta gogoekin ekingo diot kurtso honetan ere IKT eta hezkuntza inguruan datozkidan gaiak jorratzera.