Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2015

Google Drive, Ubuntun (edo Linux Minten) muntatzea

Irudia
Ubuntu eta googleren tresnak erabiltzen dugunon artean askotan faltan botatzen dugu Windowsen aspaldi existitzen den Google Driven bezeroa. Hau da, gure ordenagailuko karpeta batean Driven dugun informazioa sinkronizatzen duen programa.


Linuxerako Googlek aspaldi esan zuen arren bertsio bat aterako zuela, ematen du gero eta urrunago dagoela aukera hori. Badaude zenbait aplikazio hori lortzen dutenak. Ezagunenak insync (nire ustez oso ondo funtzionatzen duena baina pagatu egin behar dena) eta Grive (ez dena hain erreza erabiltzen eta azkenaldian aurrerakuntza handirik eduki ez duena) dira. 
Bi hauetaz gain badago beste alternatiba bat: google-drive-ocamlfuse. Kasu honetan ez da programa bezero bat sinkronizatzen dena, baizik eta beste unitate bat moduan driveko disko gogorra gure ordenagailuan muntatzen duena. 
Honek bere abantai eta desabantaiak ditu. Alde batetik gure ordenagailuan eroso atzitu ditzakegu karpetak, fitxategiak kopiatu eta gure programa gustokoenekin lan egin. Beste alde,…

Baratzak martxan

Irudia
Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara.

Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko.

Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.





Moodlerekin talde-lana eta PBLak ebaluatzea

Irudia
Azken aldian PBL siglak asko entzuten dira hezkuntzaren munduan. PBL (Problem based learning) metodologia, ikasle talde bati arazo bat planteatzean, eta arazo hori autonomiaz (irakaslearen laguntzarekin) konpontzean datza oro har esanda.
Askotan, arazoa proiektu hauek ebaluatzea izaten da. Errubrikak horretarako oso baliagarriak diren arren, taldekideen arteko ebaluaketa bat egitea (koebaluaketa deritzona) oso interesgarria izan daiteke.


Talde lanak moodleren bitartez ebalua daitezke beste edozein lan ebaluatzen den moduan. Baina gaurko honetan talde lana, taldekideen artean ebaluatzeko tresna bat aurkeztuko dizuet. 
Nik erabiltzen dudan tresna Moodlek dakarren inkesta jarduera mota da. Informazio oso baliagarria biltzea ahalbidetzeaz gain oso erraz esportatu eta inportatu daitezke galderak. Horrela, lan-taldeko lana ebaluatzeko txantiloia diseinatu, eta behin eta berriz gure proiektuetan erabili dezakegu.
Inkesta bat sortzeko. Moodleko gure kurtsoan irakasle moduan sartu, edizioa ak…