Arduino eta erreleak

Aurrera goaz gure baratzaren proiektuarekin (hemen azalpena). Momentu batean baratza ureztatzeko bonba martxan jartzeko arazoa iritsi zaigu.

Bonbak elikatzeko ez zen nahikoa arduinoren indarra (voltaia) eta beraz kanpotik elikatu behar genituen 12 Vekin. Baina, kontrola oraindik ere arduinorekin egitea ezinbestekoa zen. Nola konpondu arazoa?

Ikasleak ikertzen egon dira eta erreleak izan dira aukeratutako konponbidea. Baina nola konektatu errele bat arduino eta korronte elektrikora batera eta zirkuitua pizteko seinalea ematea?


Erreleak ere 12Vrekin funtzionatzen du eta beraz ezin da arduinorekin elikatu. Errexena lehenik eta behin errelearen konexioak ikustea izango da:




Oso garrantzitsua da errelearen GND konexioa, bai arduinoaren GNDra (seinalerako erreferentzia moduan) eta bai elikatze iturriko polo negatibora (elikatzeko) konektatzea. Bestalde arduinoren irteera digital bat,  errelearen IN konexioarekin lotuko dugu agindua jaso dezan.  

Bigarren pausua bonba elikatzea izango da. Bere polo positiboa, iturriaren polo positiboarekin konektatuko dugu, eta polo negatiboa errelearen konexioaren bitartez kontrolatuko dugu. Horretarako irudian ikusten diren konexioak eginez.

Azkenik S4Arekin konprobatuko dugu guzti honen funtzionamendua. Horretarako programa sinple bat nahikoa izango da errelea (eta beraz bonba) piztu eta itzaltzen duena.

Hona hemen ikasle talde batek lortutako emaitza. :


Ez da oso ondo ikusten bonba piztu eta itzalezen denik baina bai errelearen argia.

Erreferentzia moduan uzten dut klasean egin dugun eskema "rustikoa":






Iruzkinak

  1. Kaixo Iñigo,
    Ordiziako Jakintza ikastolako DBH 3-ko ikasleak gara. Zure bloga irakurri dugu eta informatu gara zure ikasleak eta zu baratza automatiko bat egiten ari zaretela. Kasualitatea da gu antzeko proiektu bat egiten ari garela, baina ez dugu lortzen ur ponpa Arduino plaka bat erabiliz martxan jartzea. Zure artikulu honetan interesatu gara, errelea nola erabili azaltzen duzuna. Zoritxarrez, ez dugu antzeko errelerik ikastolan, eta modeloa eta nondik lortu duzun edo non erosi duzun jakin nahiko genuke.

    Mila esker zure arretagatik.

    Eneko eta Aiora.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo.
      Arazoa izaten da ur-ponpa elikatzeko ez dela nahikoa arduinok duen voltaiarekin.
      Gure kasuan 12Vko ponpak dira eta baita 12Vko errelea ere (beraz 12Vko energia iturri bat beharko zenukete).
      Errelea honako helbidean lortu dezakezue (pixka bat gehiago pagatuta, euro bat edo, astebetean ekartzen dute).

      http://www.banggood.com/1-Channel-12V-H-or-L-Level-Trigger-Optocoupler-Relay-Module-For-Arduino-p-914848.html

      Ez baduzue interneten erosi nahi agian elektronika dendaren batean topatu dezakezue zorte pixka batekin.

      Zorte on proiektuarekin eta animo!

      Ezabatu
    2. Kaixo Iñigo,
      Gure ponpa 9V-koa da, baina irakasleak esan digu ez dela ezer gertatuko 12V-ko errelea erabiltzen badugu. Eskatu dugu eta jadanik bidean da.

      Mila esker zure laguntzagatik, zorte on zuei ere!

      Eneko eta Aiora.

      Ezabatu
  2. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa