Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2015

Geogebra tube

Irudia
Azken aldian geogebrarekin burrukatzen ibili naiz webean txertatzeko (moodleko pluginarekin ere). Askotan ikasleek arazoak edukitzen zituzten javaren pluginarekin. Gainera ematen du laister chromek ez duela javarako sostengua emango.



Alternatibak bilatu nahian, geogebratube aurkitu nuen: http://tube.geogebra.org/. Bertan adibide pila bat topatu daitezke eta dirudienez dena html5ean dago garatua konpatibilitate arazoak ekidinez.

Ez dut gehiegi erabili baina denbora daukadanean gehiago aztertu eta luzeago idatziko dut honi buruz.

Arduino eta erreleak

Irudia
Aurrera goaz gure baratzaren proiektuarekin (hemen azalpena). Momentu batean baratza ureztatzeko bonba martxan jartzeko arazoa iritsi zaigu.
Bonbak elikatzeko ez zen nahikoa arduinoren indarra (voltaia) eta beraz kanpotik elikatu behar genituen 12 Vekin. Baina, kontrola oraindik ere arduinorekin egitea ezinbestekoa zen. Nola konpondu arazoa?
Ikasleak ikertzen egon dira eta erreleak izan dira aukeratutako konponbidea. Baina nola konektatu errele bat arduino eta korronte elektrikora batera eta zirkuitua pizteko seinalea ematea?

Erreleak ere 12Vrekin funtzionatzen du eta beraz ezin da arduinorekin elikatu. Errexena lehenik eta behin errelearen konexioak ikustea izango da:



Oso garrantzitsua da errelearen GND konexioa, bai arduinoaren GNDra (seinalerako erreferentzia moduan) eta bai elikatze iturriko polo negatibora (elikatzeko) konektatzea. Bestalde arduinoren irteera digital bat,  errelearen IN konexioarekin lotuko dugu agindua jaso dezan.
Bigarren pausua bonba elikatzea izango da. Bere…

Moodlen Geogebraren plugina

Irudia
Geogebra matematikako funtzioak eta azalpen grafikoak emateko programa oso baliagarria da. Gainera ariketak eta jarderak plantea daitezke ikasleek egin ditzaten.


Matematikako irakasleak asko erabiltzen zuen eta moodleko plugina instalatzea erabaki nuen. Horrela ikasleek egindako ariketak bertan erregistratu eta kalifikatu daitezke. Jeitsi eta bidali behar izan gabe.

Bide batez, nik ere marrazketa teknikoko ikasgaian gehitu ditut.

Gure moodleko administrariak baldin bagara oso erraza da plugin bat instalatzea. Moodle pluginsetik (https://moodle.org/plugins/) nahi duguna aukeratu (kontuan hartu behar dugu hori bai, gure moodle bertsiorako egokia den) eta ordenagailura jeitsi behar dugu.

Gero moodlen honako pausoak jarraitu behar ditugu:

1.Gunearen kudeaketan- Pluginak atalean: install ad-ons klikatu:





2. Hurrengo formularioan plugin mota (jarduera kasu honetan), fitxategia (lehen jeitsi duguna) eta arriskuak onartzen ditugula (garrantzitsua da horrelako instalazioak burutu aurretik gure …