Moodle eta errubrikak

Azken urte honetan nire ebaluaketa sistema hobetzen saiatu naiz. Horretarako errubrikak erabili ditut.  Baina, zer dira errubrikak? Wikipediaren arabera (gazteleraz zegoen eta euskaratu dut):

Errubrika, elkarrekin erlazionatutako kriterio eta estandar multzo bat da jarduera edo zeregin bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna da. Errubrikek ebaluazioa, kriterio zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez

Nahiz eta guztiz objektiboa izatea ezinezkoa den sistema ona iruditzen zait hori lortzeko. Bestalde ikasleek oso ondo ikus dezakete nun egin duten huts eta zertan hobetu dezaketen. Gainera lana hasi aurretik ikasleek ebaluazio irizpideak ikus ditzakete.

Badaude sistema dexente errubrikak sortzeko, horien artean ezagunetakoa Rubistar da. Hala ere Moodlek ere aukera hau ematen du eta gure sistema guztiak bateratze aldera nahiago dut aukera hau. Moodleko kurtsoak izeneko orriko kurtsoetan hainbat adibide ikus daitezke. Azaltzeko Moodle 2.5 bertsioa erabili dut.

Nola definitu errubrika bat? 
Lehenik eta behin guk ebaluatuko dugun lan bat sortuko dugu Zeregin bat sortuz (beste jarduera ebaluagarrietan ez dakit egin daitekeen baina zentzu handiena horrelako lan batean erabiltzea da).



Zereginaren nondik norakoak definituko ditugu (izenburua, deskribapena, entregatze datak...). Kasu honetan garrantzitsuua da Kalifikazioa atalean kalifikazio-metodoa aukeratzea. Bertan Errubrika aukeratuko dugu (Kalifikazioa atalean gomendatzen dut 100 jartzea emaitza borobiltzen duelako eta 10en gain ebaluazioa ez delako oso zehatza). Dena ondo zehaztu dugunean Gorde eta erakutsi botoia sakatuko dugu (Zeozer ez badugu ondo egin gero bueltatu gaitezke eta aldatu).

Orain errubrika definituko dugu. Oraintxe definitu edo bestela ezkerreko menuko Zereginaren kudeaketan Kalifikazio aurreratua sakatuko dugu.


Lehendik errubrikaren bat definitu badugu txantiloi moduan gorde daiteke hurrengo ariketaren batean erabiltzeko (Oso erabilgarria da antzeko ariketak ebaluatzeko garaian). Honela bada txantiloi batetik hasteko aukera emango digu (Sortu kalifikazio metodo bat txantiloi batetik), bestela Definitu kalifikazio metodo bat hasieratik sakatu beharko dugu eta kasu honetan honela egingo dugu.


Hurrengo pantailan, izena deskribapena eta errubrika bera definituko ditugu. Ondorengo irudietan pantaila hori eta errubrika adibide bat ikus daitezke.




Azkenik gorde egin dezakegu edo zirriborro moduan gorde (honela bada ez da argitaratuko eta ez da erabiliko)
Gauza asko konfiguratu daitezke baina nire ustez horrela ondo dago (ikasleek ikus dezakete errubrika eta beraz kontutan hartuko dute lana egiterakoan). Orain zeregin hori zuzentzera goazenean bakarrik klikatu egin beharko dugu eta berak nota kalkulatuko digu. Zuzenketa zehazte aldera atal bakoitzean feedbak-a idatz dezakegu, feedback orokor bat eman edo/eta feedback fitxategi bat txertatu).

Modu honetan argiagoak geratzen dira notak. Askotan atal ezberdinei pisuak ematerakoan balioekin jolastu egin behar da ez delako lehenengoan asmatzen edo atalen bat ez dugulako kontutan hartu (ortografia adibidez) baina zenbait alditan erabili eta gero nahiko emaitza onak lortzen dira.

Bestalde nahiz eta lan handi xamarra izan errubrika definitzea denbora izugarria aurreztuko digu bai zuzentzean eta bai antzeko lanak egiten baditugu errubrika bera edo moldatua erabili dezakegulako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

OBS: pantaila grabatzeko programa