Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2015

Arduino S4A eta serboak

Irudia
Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari.
Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana.



Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko).

Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena.
Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin jarraituko dut momentuz (ez dakit noraino emango duen).
Froga honetan serbo bat arduinorekin konektatu eta programa sinple batekin serbo hori hiru posiziotan kokatuko dut (0, 90 eta 180 gradutan).
Lehenik eta behin serboa arduinorekin konektatu behar da. Horretarako protoboard konexio plaka erabiliko delarik. Plaka hauek oso baliagarriak dira konexioak egiteko, ezer soldatu …

Moodle eta errubrikak

Irudia
Azken urte honetan nire ebaluaketa sistema hobetzen saiatu naiz. Horretarako errubrikak erabili ditut.  Baina, zer dira errubrikak? Wikipediaren arabera (gazteleraz zegoen eta euskaratu dut):
Errubrika, elkarrekin erlazionatutako kriterio eta estandar multzo bat da jarduera edo zeregin bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna da. Errubrikek ebaluazioa, kriterio zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez. 
Nahiz eta guztiz objektiboa izatea ezinezkoa den sistema ona iruditzen zait hori lortzeko. Bestalde ikasleek oso ondo ikus dezakete nun egin duten huts eta zertan hobetu dezaketen. Gainera lana hasi aurretik ikasleek ebaluazio irizpideak ikus ditzakete.
Badaude sistema dexente errubrikak sortzeko, horien artean ezagunetakoa Rubistar da. Hala ere Moodlek ere aukera hau ematen du eta gure sistema guztiak bateratze aldera nahiago dut aukera hau. Moodleko kurtsoak izeneko orriko kurtsoetan hainbat adi…

Libreofficen itxuraldatzea

Irudia
Beti iruditu zait Libreofficek itxura profesionalagoa behar zuela. Egia da betiko lanak egiteko nahikoa eta soberan daukagula suite honekin baina gauza asko begietatik sartzen dira eta orain arte behintzat ez zitzaidan iruditzen hori lortzen zenik. Hona hemen azken urteotako itxura (Openoffficetik eratorria zena).


Azken 4.4 bertsioan zenbait tresna interesgarri gehitu dira zentzu honetan eta azken bertsioetarako sortu zen sifr ikono paketea gehituta itxura profesionala lortuko dugu.  
Lehenik eta behin ubuntuko repositorioetan oraindik ez dagoen libreoffice 4.4ren repositorioak gehitko ditugu. Horretarako terminalean honako hiru aginduak gehituko ditugu:
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/libreoffice-4-4 sudo apt-get update sudo apt-get install libreoffice
Badaukagu iada 4.4 bertsioa instalatuta. Bertsio honek eskubian tresnen panel bat gehitzen du. Bertan aukerak modu zuzenagoan aukeratu ditzakegu.


Orain lehen esan dugun moduan sifr ikono paketea instalatuko dugu. Horretarako lehe…

Arduino eta Scratch

Irudia
Ikasleekin Arduino erabiltzea lehenengo momentu batean behintzat pixka bat deserosoa izan daiteke. Programazio lengoai bat horrela aurkeztea agian ez da egokiena. Nire klaseetan CODE.org edo Scratchen agertzen diren blokeen bidezko programazioa erabiltzen dut (informazio gehiago Alexander Gabilondoren blogean topatu dezakezue). Horregatik Arduino kontrolatzeko Scratchen bertsioa (S4A) instalatzea egokiena zela iruditu zitzaidan.


Betiko moduan Ubuntu 14.04 gainean egingo dut instalazioa baina badaude bertsioak ere Windows eta MACerako. Hona hemen programa instalatzeko eta Arduinorekin konektatzeko jarraitu beharreko pausoak:

1. Lehenik eta behin programa deskargatu behar dugu. Horretarako http://s4a.cat/ web orrian sartu eta bertan Downloads atalean dagokizun sistemaren estekan klik egin. Nire kasuan Linux (Debian) bertsioa.

2. Gainean klik eginez edozein deb pakete moduan instalatzen da Ubuntu software zentroarekin.


3. Programa irekitzean Scratch ezagutzen duzuenontzat itxura berdina…