Arduino

Azken aldian nire buruan neukan Arduino bat erosi eta zenbait froga egitea aurrerago klasean horren inguruan zerbait egiteko.

Zenbait gomendio entzun eta gero funduino Mega 2560 erostea erabaki nuen (13$en truke). Ez da Arduino originala baina omen klon on bat dela eta guztiz konpatiblea arduino programekin.

Etxean Ubuntu 14.04ren gainean egiten dut lan eta zenbait arazotxo eta gero lortu nuen martxan jartzea.

Hona hemen lehenengo pausoak:

  1. Ubunturen software zentrotik Arduino IDEa programa jeitsi

 

2. Plaka USBan konektatu eta programa abiarazi. Programa abiaraztean beheko leihoa ikusiko dugu:


3. Orain gure arduino plaka zein den adierazi beharko diogu. Horretarako Tools>Board klikatu eta bertan aukeratu (nire kasuan nirearen parekoa den Arduino Mega 2560). Pausu hau garrantzitsua da, ez badugu ondo egiten ez baitu funtzionatuko.

4. Ondo dabilela zihurtatzeko programa bat kargatu dezakegu (File>Examples). Programan bertan badaude adibide batzuk. Nire kasuan Blink izenekoa kargatu nuen (File>Examples>Basics>Blink) baina aldagaietan aldaketa bat egin nion. Programan segunduro LED argia piztu eta itzaltzen zuen baina defektuz horrela zen ere nire plakan. Beraz zerbait egiten zuela ziurtatzeko argia 5 segunduz piztuta egoteko agindu nion eta honela geratu zen:

void loop() {
  digitalWrite(led, HIGH);   // turn the LED on (HIGH is the voltage level)
  delay(5000);               // wait for 5 seconds
  digitalWrite(led, LOW);    // turn the LED off by making the voltage LOW
  delay(1000);               // wait for a second
}
5. Azkenik Upload botoia klikatuz eta dena ondo joan ezkero Done Uploading mezua agertuko zaigu beheko aldean


Arduino martxan dago. 




Hemendik aurrerako nire aurrerakuntzekin post berriak idatziko ditut.

Scratch for Arduino ikasleentzat errexagoa izan daitekeena ere probatu dut baina hori hurrengo post batean idatziko dut.




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arduino eta erreleak

Moodle eta errubrikak

OBS: pantaila grabatzeko programa