Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2015

Arduino

Irudia
Azken aldian nire buruan neukan Arduino bat erosi eta zenbait froga egitea aurrerago klasean horren inguruan zerbait egiteko.

Zenbait gomendio entzun eta gero funduino Mega 2560 erostea erabaki nuen (13$en truke). Ez da Arduino originala baina omen klon on bat dela eta guztiz konpatiblea arduino programekin.

Etxean Ubuntu 14.04ren gainean egiten dut lan eta zenbait arazotxo eta gero lortu nuen martxan jartzea.

Hona hemen lehenengo pausoak:

Ubunturen software zentrotik Arduino IDEa programa jeitsi


2. Plaka USBan konektatu eta programa abiarazi. Programa abiaraztean beheko leihoa ikusiko dugu:


3. Orain gure arduino plaka zein den adierazi beharko diogu. Horretarako Tools>Board klikatu eta bertan aukeratu (nire kasuan nirearen parekoa den Arduino Mega 2560). Pausu hau garrantzitsua da, ez badugu ondo egiten ez baitu funtzionatuko.
4. Ondo dabilela zihurtatzeko programa bat kargatu dezakegu (File>Examples). Programan bertan badaude adibide batzuk. Nire kasuan Blink izenekoa kargatu n…

Moodleko kurtsoak

Irudia
Beti ibiltzen naiz Moodlerako kurtsoak etab. euskaraz aurkitu nahian. Azken urteotan bildu eta sortutako materiala bertan zintzilikatzea pentsatu dut. Horretarako orri bat sortu dut, behean klikatuz aurkituko duzue.
Moodleko kurtsoak
Saiatuko naiz gero eta kurtso gehiago igotzen eta eguneratuak mantentzen.

Zuen kurtsoak helarazi nahi badizkidazue nire korreora bidal ditzakezue eta blogean zintzilikatuko ditut.

KAIXO!

Blog honen bidez hezkuntza munduan IKT-en inguruan egiten ditudan aurkikuntzak eta materiala partekatuko ditut.
Askotan material falta dago euskaraz eta behintzat nik sortutakoa bertan zintzilikatuko dut

Espero dut zuen gustokoa izatea