Mezuak

MBlocken Linuxerako bertsioa: wifia

Irudia
Linuxerako MBlock duela gutxi atera zen baina arazoak geneuzkan robotak wifi bidez konektatzeko. MBlock komunitateko Serni erabiltzaileari esker arazoa konpondu dugu.

Aurreko batean aipatu nuen moduan MBlockek ez du instalatzailerik eta modu portablean exekutatzen da momentuz. Wifia erabiltzeko sareko erabiltzaileek dauzkaten arazoak konpontzeko bi pausu eman behar ditugu.
Fitxategi bat sortu behar dugu honako tokian eta honako aginduekin (honen bitartez talde zehatz bati usbak irakurtzeko baimenak ematen dizkiogu):

sudo gedit /etc/udev/rules.d/99-hidraw-permissions.rules

eta fitxategian honakoa kopiatu

#mBot
ATTRS{idVendor}=="0416", ATTRS{idProduct}=="ffff", SUBSYSTEMS=="usb",ACTION=="add", MODE="0666", GROUP="plugdev" Hori egin eta gero MBlock erabiliko duen erabiltzailea plugdev taldean sartuko dugu honela:

sudo adduser erabiltzaile_izena plugdev


Berrabiarazi eta kitto

Code.org unitate didaktikoak. Ikasleen fitxak euskaraz

Irudia
Aspaldidanik erabiltzen dut code.org ikasleekin eta oso plataforma interesgarria da programatzen ikasteko (eta ia ia guztiz euskaratua gainera).
Azken aldian web orrian gehiago sakondu eta oso unitate didaktiko interesgarriak topatu ditut, xehetasunez betetako gida pedagogikoekin. Informazio guztia (ingelesez) bertan aurkitu dezakezue:

https://code.org/educate/csp

Kurtso osorako gida dago eta honako gaiak jorratzen dira:

InternetInformazio digitalaAlgoritmoak eta programazioaBig data eta pribatutasunaAppak eraikitzen  Nire ikasleekin hirugarren gaia lantzen nabil eta oso interesgarria egiten ari zaie. Bide horretan, ikasleei banatu behar zaizkien txostenak euskaratzen nabil eta karpeta publiko honetan zintzilikatzen joango naiz norbaitek erabili nahiko balitu edo...

Ikasleen fitxak eta gida didaktikoa

Gure Androidaren screencasta egitea ordenagailuan

Irudia
Azken aldian oso modan daude gure sakelekoan gertatzen dena edozein telebista edo proiektoretan islatzen duten aparatuak (Google Chromecast famatua).
Oraingo honetan gure sakeleko edo tableta  ordenagailuan modu erraz eta eraginkorrean ikusteko aplikazioa aurkeztuko dizuet.

Screen stream over HTTP du izena eta ordenagailuko nabigatzailean bertan azaltzen digu gure pantailaren edukia (ez dugu ordenagailuan ezer instalatu behar).  Nabigatzailean appak azaltzen digun IP helbidea bat sartu behar dugu eta zuzenean gure pantaila bistaratuko da.

Horretarako bi aparatuak sare berdinean egon behar dute konektatuta (teorian wifi berdiner, baina nik kablez konektatutako ordenagailuarekin probatu dut eta badabil).

Atzerapen pixkat nabaritzen da egindakoaren eta ikusitakoaren artean baina ez da oso handia eta mobilean zer egiten dugun azaltzeko primerako aukera da.

Hemen uzten dizuet google play-ko helbidea: https://play.google.com/store/apps/details?id=info.dvkr.screenstream

Autodesk circuits

Autodesk autocad programa famatuaren sortzailea da baina beste zenbait tresna interesgarri ere baditu. Kasu honetan Autodesk circuits aurkeztu nahi dizuet.
Tresnan sartzeko: https://circuits.io/
Online erabiltzeko tresna da eta zirkuitu konplexu eta sinpleak diseinatu eta simulatzeko baliagarria.
Garai batean erabiltzen genuen (eta oraindik ere ikusten dugun) Crocodile clipsen antzera dabil baina askoz ere ahaltsuagoa iruditzen zait.
Arduinoak eta sistema konplexuak ere erabil daitezke eta gainera adibidez josia dago. Erabili ahal izateko izena eman behar da baina doako zerbitzua da.

Gero sortutako emaitzak gainera blog eta web orrietan txertatu daitezke simulazioak argitara emanez. Hemen azpian adibide xinple bat:


Moodlen aurrerapen barra

Irudia
Askotan entzun dugu Moodle ez dela oso polita eta "aspergarri itxura" duela. Alde batetik egia den arren baditugu tresnak Moodle erakargarriagoa egiteko.
Oraingo honetan aurrerapen barra azalduko dizuet.
Kontutan hartu aukera hau erabili ahal izateko ariketek osaketa balioa eduki beharko dutela. (osatu/ez osatu).
Barra honen bidez ikasleak (eta irakasleak) egindako aurrerapena oso modu grafikoan ikusiko du.
Barra hau gehitzeko gure moodle ikastaroa ireki, edizioa aktibatu eta gero Gehitu blokean "aurrerapen barra" gehitu beharko dugu.


Aurrerapen barra horretan kontutan hartzea nahi ditugun ariketa guztiak gehitu ahal izango ditugu.

Azkenik barra beste edozein bloke bezela gure ikastaroan gehitu dezakegu.


Aukera oso interesgarria da ikasle guztien barrak ikusteko aukera ematen digula irudian ikus dezakezuen moduan:




MBlock Linuxerako bertsioa

Irudia
Ikastetxean mbot motako robotak erabiltzen ditugu Robotika irakasgaian. Robot hauek Scratch moduko interfazea duen programa batekin programatu egiten dira eta ikasleek bai programazioa eta bai muntaia lantzen dituzte.



Hardware librea zela saltzen zuten arren, robotak programatzeko aplikazioa (mblock izenekoa) bakarrik Windows eta MacOs sistema eragileetan zebilen.

Horren ondorioz arazo ugari izan ditugu Eskola 2.0 portatiletan martxan jartzeko (Windows, Wine eta horrelako soluzio txarrak emanez).
Zegoen eskaera kontutan hartuta duela 15 egun inguru Linux bertsioa ere argitaratu zuten. Kriston poza eman zidan berriak baina oraindik frogak egiteko zeuden. Web orrian jartzen duenez arazorik gabe dabil Ubuntu 14.04 eta 16.04 bertsioetan. Konprimatutako fitxategi bat da, deskargatu, erauzi eta zuzenean (portable bat balitz bezela) exekutatzen dena.
Helbide honetan duzue deskargatzeko
Ikasleen ordenagailuetan probatu nuen bai ikasle kontuarekin eta bai administrari kontuarekin. Programa biek…

Nola instalatu Wordpress bitnami-rekin (bideotutoriala)

Bideotutorial honetan Wordpress.org instalatzen ikasiko dugu. Bitnami izeneko tresnak zerbitzari lokalak muntatzen ditu gure ordenagailuan tresna ezberdinekin: moodle, drupal, wordpress...
Hona hemen wordpress jeisteko helbidea:

https://bitnami.com/stack/wordpress

eta hemen daukazue bideotutoriala:



bitnami from gebara99 on Vimeo.